5. Garagardo Festa gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko eka. 13a, 20:06


Aste honetan garagardoaz gozatzeko parada ezin hobea izango dugu gaztetxean.

Ostegunetik hasi eta larunbaterarte zabalik eta  musika ezberdinaz girotuta egongo da. Egunero 18:00etatik aurrera egongo da irekita.

Ostegunean, musika irlandarra izango dugu entzungai. Ostiralean, berriz, euskal musika nahi adina abesteko eta larunbatean erromeria izango da. Futbitoko finalen ostean kaletik abiatuko gara erromeriarekin gaztetxera iritxi arte. 

Sukaldean lanean ere arituko gara, garagardoaz lagunduta ogitarteko eta plater konbinatuak dastatzeko aukera ere izan dezan nahi duenak.

Prezio herrikoiak eta giro aparta. Zer gehiago eska daiteke?
Animatu hadi gazte!