Hezkuntza diagnosiaren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko eka. 6a, 21:06

Pasa den ostegunean, ekainaren 2an, hezkuntzaren inguruko diagnosia izan genuen gaztetxean.
Jende ugari bildu ginen bertan eta bakoitzaren iritziak elkarbanatu genituen.

Gai asko jorratu genituen, hezkuntza eredu orokorra (autoritarioa, sumisioa..) , Euskal Eskola Nazionala, ikasleen borroka, azpeitiko ikastetxeen egoera (baliabide aldetik, eskubide urraketak, ikasleen ahotsa..), besteak beste.

Gaur egun, hezkuntza eta bereziki batxilergoa, selektibidadea eta unibertsitateari begira daudela uste dugu gazte gehienok. Ikastea gauza positiboa den arren jasaten dugun hezkuntza sistemaren eraginez, ordea, ez da hala. Sistema hau, inposatutakoa da, eta gainera, konpetibitadea ere bultatzen du beste gauza askoren artean.

2 orduz jardun ginen berriketan eta adin ezbrdinetako gazteon iritziak eta  pasarteak entzuteko aukera izan genuen bertara hurbildu ginenok.