Badator gazte astea!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko api. 4a, 21:04

Hitzaldi, kontzertu, afari, bazkari, kalejira... Denetarik izango da aurtengo Gazte Astean ere. Apirilaren 11n astelehenean hasiko da eta 17an amaitu, igandean. Egunero izango dira ekimenak Gaztetxean zein kalean. Txupinazo eta kalejirarekin hasiko gara. Ondoren Gaztetxean afalduta anzterki bat izango dugu ikusgai.

Asteartean eskualdeko preso ohi batzuk izango dira egungo kartzelen egoera gertuagotik ezagutu dezagun. Asteazkenean Gaztetxea lortu ahal izateko gazteek pasa egin behar izan zituztena azalduko dizkigute. Ostegunean, Zero Zaboreko bi kide etorriko dira beraien egitasmoen berri mateko. Gauean, berriz, bertso trama izango da. Gauero, nahi duenak gaztetxean afaltzen gelditzeko aukera izango du, zerbait prestatuta beti egongo baita.

Ostiralean, Kioskoan kostilla jana egingo dugu, parrillak piztuta. Eta ondoren, ureroko parodia. Larunbat goizerako argazki rallya dago prestatuta aurkeztu nahi duenarentzako. gaztetxean bazkalduko dugu, eta Skandalue elektrotxarangarekin kalejiran abiatuko gara. kalean kuadrilen arteko lehia jokatuko da (beti ere festa giroan), berriro kalejirarekin jarraitzeko. Gauean jateko zerbait ere egongo da gaztetxean, eta baita kontzertuak ere: Iruñeako Orkestra Marxista eta Azeitiko garraxika, hain zuzen.

Igandean dokumental emanaldiarekin amaituko dugu asea (palomita eta guzti!!)