Ekologismoaren diagnosia, auzo lana eta kuadrilen arteko lehia.

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko mar. 21a, 19:03

Udaberrion!

Datorren ostiralean, hilaren 25ean, azpeitiko gaztetxean ekologismoaren inguruko diagnosia izango da arratsaldeko 8rak aldera. Animatu eta eman zure iritzia!

Zinegotziei gutun bat eman zitzaien honen berri emanez:


Kaixo;

 

Orain bost urte bezala, Azpeitiko Gaztetxea gazteoi zuzenki eta zeharka eragiten diguten gai ezberdinen inguruko diagnosi bat atera asmoz hitzaldi zein solasaldi ezberdinak antolatzen hasia da. Besteak beste komunikazio bideak, kultura edota gazte mugimendua jorratuko ditugu, beti ere Azpeitiko egoerara mugatuz.

 

Hurrena jorratu nahi den gaia ekologismoa izanik, zuen parte hartzea, laguntza handia izango litzatekeela iruditzen zaigu ahalik eta diagnosi zabalena osatzeko. Bertan egun martxan dauden proiektuak (ikuspegi ekologistatik begiratuta), auto eta garraio publikoa, kutxadura orokorrean, zabor bilketa…. Izango dira jorratuko ditugun gaiak.

 

Besterik gabe, mila esker zuen arretagatik eta bertan ikusiko garelakoan agurtzen zaituztegu.

 

EGUNA: Martxoak 25, Ostirala

 

ORDUA: 20:00

 

TOKIA: Azpeitiko Gaztetxean



Martxoaren 26an, larunbatean, auzo lana izango da gaztetxean goizeko 10:00etan hasita. Ondoren, bertan bazkalduko dugu eta jarraian kuadrilen arteko lehiaketako 3.proba izango da:

Mus txapelketa

Iluntzean, afaria izango da eta gaztetxean bertan bokatak salgai egongo dira txotxarekin batera.

Ez galdu aukerie ta azaldu!

 

AzGA