Kontu Leporen 10. alea kalean da dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko mar. 5a, 19:03

Kalean da jada azpeitiko gaztetxeko Kontu Lepo fanzinearen 10. alea. Bertan, gaztetxeko hileko kronika, "Zestoako Palestinaren Lagunak"i elkarrizketa, Islandiai buruzko erreportaia, Azpeitiko santu omen den Inazioren biografia, Santa Kruz apaizen pasadizuek, Baratzeko Porruak eta abar luze bat aurki ditzakezue.

 

Gainera, hil honetan azken hiru aleak interneten eskegi ditugu honako helbide honetan: http://issuu.com/kontulepo . Denborarekin, orain arteko ale guztiak eskegiko ditugu sarean.

Beraz, badakizue, ez izan xuhurrak eta erosi Kontu Lepo, zurito puta bat baino merkeago zegon/k eta!

 

Kontu Lepo, azpeitiko gaztetxeko fanzinie

Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbide elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espezializazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue.