KUADRILLEN ARTEKO LEHIA HASTERA DOA!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko urt. 3a, 18:01

 

Azken hilabeteotan Azpeitian, gazte asko lokala hartzen ari dira. Honek, kuadrillen arteko komunikazioa eten du, hau da, gazteok denbora libre guztia lokalean sarturik igarotzea. Hala, bakoitza bre munduan egoten da.
Hau ikusita, Azpeitiko Gaztetxeak gazteen arteko txapelketa bat antolatu du helburu bezala aipatutako arazoei irtenbidea ematea jarrita. Honela, gazteen arteko harremanak hobetu, elkar ezagutu eta Azpeitiari bizia ematea nahi dugu.

JOKOAK:

URTARRILA: Palak
OTSAILA: 3X3
MARTXOA: Mus
APIRILA: hockey erratzekin
MAIATZA: Herri kirolak I
EKAINA: Herri kirolak II
UZTAILA: Baltsa jaitsiera ( originaltasuna puntuatuko da )

Hilabete bakoitzean puntuak banatuko dira parte hartzen duten guztien artean, beraz joko guztietan hartu behar da parte eta gauzak zehazten joango dira.
 

Hasteko datorren urtarrilaren 29an pala txapelketa izango da
arratsaldeko 16:00etan frontoi txikin.
Jarraian afaria izango da gaztetxean eta horretarako janaria bakoitzak emango du, edaria berriz gaztetxeak jarriko du.

Animatu zaite gazte!
Izen emate orriak:
Etxe Zuri
Orkatz
Korrale
Txarrantxa
Intz
Zuhatz
Lokotx

IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA - URTARRILAK 18