Garagardo festa gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2010ko mai. 30a, 22:05

4 urtez Azpeitiko gaztetxean garagardo festa izango da. Beste urteetan egun batekoa izan oi zen baina urte honetan gauzak txukun egite aldera 3 egunetan zehar izango dugu. Inportazioko garagardoa ez da faltako, janaria ere prestatuko da, aulkiak eta mahaiak ere jarriko dira, prezioak ere ahal diren herrikoienak jartzen saiatuko gara eta giro aparta ere ez da faltako!!

Ekainak 10, 11 eta 12 izango da. Egun bakoitzean zerbait antolatzen saiatu gara eta bertsolariak, reggae festa eta erromeria ere izango ditugu egun ezberdinetan.