Kontu lepo fanzinea

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2010ko api. 7a, 21:04

Azpeitiko Gazte Asanbladaren KONTU LEPO fanzinea aurrera darrai. Kurtso hasieran hilabetero ateratzeko asmoarekin ekin genion eta helburua lortzen ari gara, iada 4 ale atera baitira eta bosgarrena bidean dago. Paperezko edizioa ohiko tabernetan egoten da eskuragarri eta hilabete beranduago gure web orrian zintzilikatzen dugu pdf formatuan, online irakurtzeko edo deskargatzeko moduan.

Momentu honetan 4. alea dago salgai taberna ezberdinetan euro zikin baten truk. Bertan jorratu diren gaiak hauek izan dira:

-SAHIESBIDEA
-TOPATU.INFO
-PASAIAKO SARRASKIA
-IPAR IRLANDA
-ETA OHIKO ATALAK

Aurreko hiru fantzineen loturak hauek dira, edo bestela gaztetxearen web orrian, www.mundurat.net/azpeitikogaztetxea helbidean eskuin aldean daude.

1alea

2alea

3alea