Hau bai ZIRKUE !

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2010ko urt. 28a, 01:01

Urtarrilaren 15ean Azpeitiko gaztetxeko kideok azken urteotan Azpeitian eman den etxebizitza politika salatu nahi izan genuen. Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen azken zozketa zela aprobetxatuz, hauen inguruan gertaturiko guztia zirko batekin alderatu genuen. 

Pailazo ugariz beteriko zirkoa bizi du Azpeitiak azken urteotan.Zirko honen sortzaile eta zuzendari PNV eta bere etxebizitza politika izan direla esan genezake, hauteskundeen gertukotasunak bultzatuta, gauzak azkar eta gaizki egin baitzituzten. Etxebizitzez hitz egitean, eraikitzaileek beren txokoa aurkitu ohi dute herri honetan, malabarista profesionalenen pare mugitzen dituzte pilotak beraien zementu puska landatu ahal izateko bertan. Hauen arteko lehiak ordea ez dira xamurrak, eta malabaristak pizti izatera pasa daitezke. Hau pasa zitzaigun Munorekin, bere txoko berdea ez aurkitzean lehoi bihurtu eta hortzak erakutsi zizkigun. Trapezistak ere ez zaizkigu falta, EAko zinegotziak ari baten gainetik baitabiltza noraezean, erori artekoa izaten da hori ordea. Zirko hau desmadratzen hasia zen beraz, eta honen parte izateko ordaindu zuten guztiak haserretu egin ziren, etxe-jabeak esaterako. Zirkoan parte hartu nahi izan zuten hauek txintik esan gabe, honen erorketak ordea ipurdia astintzera bultzatu zituzten. Orain zirkoak aurrera jarraitzen du, etxebizitzak geldirik (edo ez? nork jakin…), prezioak gora, etxe gehiago eraikitzearen mamua….. eta honen aurrean, mimoak, txintik esaten ez duten mimoak.



Etxebizitza eskubidea zozketatzea ZIRKOA da.

EAJ-ren etxebizitza politika ZIRKOA da.

Eraikitzaileen diru-gosea ZIRKOA da.

Herriko berdeguneen suntsiketa ZIRKOA da.

Herrian 1000 etxe huts egotea ZIRKOA da.