KONTU LEPO gaztetxeko fanzinea martxan da !

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2009ko abe. 24a, 00:12

Kalean da dagoeneko Kontu Lepo Azpeitiko Gaztetxeko fanzinea. Abendukoa da kaleratu den lehenengo alea. Hilero ale bat plazaratzeko apustua egin dugu. Hainbat atal ditu, bai herri mailakoak baita mundura begirakoak ere. Hilabete bakoitzean Gaztetxeak jorratu dituen eta jorratuko dituen gaien inguruan ere hitz egiten du.
Honakoan dira lehenengo aleak dituen atalak:
-Gure Etxie
-Azpeitian Zer?-tan
-Mamu bati elkarrizketa
-Herri bat Gaztetxe bat
-Hil honetako lanketa
-Garai haiek
-Munduari begira
-Jakin daola
-Zapping
-Herria borrokan
-S@rien
-Denborapasak
-Baratzeko porruak
-Lore sortie.... ta ximaurre


Hainbat tabernatan eta kioskotan dago salgai euro baten truke.