U-1, Batzar Zabala

Erabiltzailearen aurpegia Festa Herrikoien Batzordea 2010ko eka. 25a, 13:06

Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordea, hasia da aurtengo Saninaziyuek prestatzen. Izango da lana eta zertaz gozatua aurten ere! Festak herritarrek antolatuak eta herritarrentzat izan daitezen ahalegina egingo da beste behin, ilusioa eta lanerako grina, horiek izango dira osagaiak eta antolakuntzarekin osagarrituz... sekulako jaiak izango dira emaitza!

Bada ordea kezkatzen gaituen elementurik. Hauen artean, hiru azpimarratuko genituzke:

- Udaletxeko Festa Batzordea edo Mahaia, guztiz desitxuratu dutela. Ez du erabakitze ahalmenik eta ez dago herritarrak bertara eramateko borondaterik ere. Finean, badirudi mahai hau usteltzea dela batzuen helburua.

- Bi ereduren harteko talkak bere horretan dirau, egitarau bateratua deitzen diogun hori, errealitate izatetik hurrun dabil. Festa Herrikoien Batzordea bere egitaraua osatzen saiatzen den bitartean, Udalak, nahi duena antolatzeaz gain, besteen egitarauan muturra sartzen jarraitzen du, hau baldintzatzen saiatuz.

- Bestalde, aurten ere, Abuztuaren batean Eusko Jaurlaritzako gonbidatuak izango ditugu. Aurreko urteko aurrekariak ikusita, Festa Batzordera gerturatutakoek behin eta berriz neurriak hartzea eskatu arren, Udalak burugogor jarraitzen du.

Festa herrikoien historia, oztopoz beterik dago eta gaur egun ere, dinamika hau zangopilatzea da batzuen kezka. Baina jai dute! Orain arte bezala, festa herrikoiak indartzen jarraituko da! Olatu bat, marea bat... tsunami arroxa bat ikusi ahal izango da aurtengo jaietan! Festa herrikoi, parte hartzaile, euskaldun eta parekideetara bidean, geldiezina izango den tsunamia!

Gehiago jakin nahi? Ba badakizu, Uztailak 1, Osteguna, herriko plazan ikusiko gara 19:00etan, batzar zabalean!

Festatan atea zaparraie!