M1, denok Iruñera!

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 29a, 10:49
Langile borroka(k) hauspotzeko eguna dugu Maiatzaren Lehena. Bizi dugun momentuari begiratuta, baditugu horretarako arrazoiak: \ \ Kapitalaren eta bizitzaren arteko talka bortitza. Askotariko krisiak eragiten ari da sistema kapitalista heteropatriarkala: zaintzarena, krisi energetikoa, ekologikoa, geopolitikoa, demografikoa. Desberdintasun geroz eta handiagoen garaian gaude. Eta desoreka horiek sistemaren ondorio baino sistemaren oinarri dira, sistemak behar ditu bizirauteko. \ \ Krisi sistemikoaren aurrean kapitalismoak kapitalismo gehiagorekin erantzuten du, nagusikeria eta muturreko dominazioarekin, faxismoarekin. Trump, Bolsonaro, Fronte Nazionala... estatu bakoitzea bere forman, eta espainiar estatuan hiru buruko eskuin muturraren forman, jarrera atzerakoi eta birzentralizatzaileekin, errepresio politiko, polizial eta judiziala baliatuz, feminismoaren aurka lerrokatuz, migranteen kontra oldartuz.\ \ Ultraeskuinaren hazkundeak markatua dator, beraz, hauteskunde politikoen zikloa, eta okertzeko beldurrik gabe esan dezakegu, ez krisi sozialari, ez lurralde krisiari, irtenbide demokratikorik emateko aukerarik ez dagoela Estatu espainiarriaren baitan. \ \ Faxismoaren eta kapitalaren oldarraldia azken urteetan bizitu dugun inboluzio hirukoitzean sakontzera dator: inboluzio soziala, patriarkala eta nazionala. Eta inboluzio hirukoitza eta demokrazia galera eskutik doaz. Estatuarekiko menpekotasunak eragin zuzena du demokraziaren gainbeheran, baita elite ekonomikoaren neurrira eraikitako eredu ekonomiko eta sozialak ere. \ \ Gertatzen ari dena ulertzeko arrazoi ugari daude, baina bada bat oso agerikoa: bizitzaren prekarizazio prozesua. Prekarizazioa dominaziorako tresna da sistemarentzat. Aski ongi daki hori botere ekonomiko eta politikoak. Horren aurrean, “bizitzak erdigunera”, diogu. Eta iazko plantoarekin bezala, aurtengo Martxoaren 8ko greba feministak mugarri historikoa jarri du borroka horretan. Sistema zalantzan jartzea lortu dugu guztion artean eta aldaketaren alde dagoen gehiengoa garela argi geratu da. Bizitza erdigunean jarriz, lan guztien aitortza eta banaketa, eta ondorioz, aberastasunaren banaketa ekarriko duen ereduaren alde egin dugu lantokietan zein kalean.\ \ Feministak, pentsiodunak... Euskal Herrian irekita ditugun borroka ezberdinak bultzada dira lan munduan borroka sindikalak pizteko. Enplegu duinerako oinarrizko zoru komuna ezarri eta lan munduan ere ertzetan dauden langile sektoreek erdigunerako bidea egin ahal izan dezaten, honako aldarrikapen hauek egiten ditugu: 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanastea, prekarizazio eredu oro ezabatzea, diskriminazio mota guztiak amaitzea, lanetik etxera bizirik eta osasuntsu itzultzeko eskubideak eta geure erabaki propioak berton hartu ahal izateko marko propioa. \ \ Euskal Herrian ez dago paradisurik, baina hemen badagoena indarra da, errealitatea irauli eta sistema berri bat eraikitzeko, kapitalak marrazten digun ortzimuga ilunaren aurrean antolatzen eta mobilizatzen jarraitzeko. Kapitala hautsi eta bizitzari eutsi, diogu, kapitalaren eta bizitzaren arteko talkan aukera nagusi bi daudelako: kapitalak irabaztea, indartsuenaren legearekin, inperialismoaren, autoritarismoaren eta faxismoaren eskutik ala bizitzaren alde gaudenok irabaztea, ezker soberanismoaren eskutik bizitza zentroan jarriko duen eredu berri bat gailentzea lortuz, demokrazian eta justizia sozialean oinarritua. \ \ Erresistentziatik harago, eraikuntzara igarotzeko baldintzak daude. Klase ikuspegi feminista batetik antolatuz, eta herri ikuspegitik eraginez. Kolektibotasunak ematen digun indarretik erabaki eta eraiki nahi dugu bestelako Euskal Herria, espainiar Estatutik datorren inboluzioaren aurrean beste ortzimuga bat irekitzeko.\ \ Azpeitiko ezker abertzaleak dei egiten du LABek Iruñean antolatu duen manifestazioan eta ekimenetan parte hartzeko. Bertara joateko autobusa egongo da asteazkenean, 9:15ean, anbulatorio aurretik abiatuta, eta itzulerako autobusa 18:00etan izango da. Joan-etorrirako izen-ematea Orkatzen duzue.