Altsasuko gazteen espetxeratzea salatzeko mobilizazioa egingo da bihar Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ezker Abertzalea 2016ko aza. 15a, 18:35
Urriaren 15ean, Altsasuko jaietan goizaldean tabernan liskar bat izan zen. Guardia Zibilak izan ziren beste behin protagonistak, herritarrak probokatuz eta mehatxatuz aritu zirelako. Liskar horien ondoren, sekulako zalaparta mediatikoa abiatu zen, bertsio ofizial guztiz sinestezinak zabaldu zituztelarik ministro nahiz hainbat komunikabidek.\ \ Gau hartan bertan bi gazte atxilotu zituzten, eta beste hainbat Iruñeko epailearen aurrera joan ziren beraien borondatez deklaratzera. Epaileak ez zituen hartu eta, Espainiako Auzitegi Nazionalak kasua bere gain hartu ondoren, atzokoan 8 gazte altsasuar atxilotu zituen Guardia Zibilak. Epaileak horietako 6 baldindarik gabe espetxera bidali ditu. Kode penal berriaren arabera, \"terrorismo\" delitua egoitzi diete gazte horiei eta 10 urtetik 15 urte arteko espetxe zigorra jaso dezakete.\ \ Gogor salatu nahi dugu astakeria hau, eta animoak eta besarkadak bidali nahi dizkiegu espetxeratutako gazteei eta haien senide eta lagunei. Okupazio indar armatuak Euskal Herritik behingoz alde egiteko garaia dela uste dugu. Bizikidetza arazo larriak eragiten dituen Guardia Zibilak ez du tokirik Euskal Herrian. Gerra egitera etorri zirenek alde egiteko ordua dute. Guzti honengatik, dei egiten diegu azpeitiarrei azaroaren 16an, asteazkena, plazan egingo den mobilizazioan parte hartzeko. Mobilizazioa 19:00etan izango da 'Espetxeratuak askatu! Alde hemendik!' lemapean.