Gudari Egunaren harira antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu ditu herritarrak Azpeitiko Ezker Abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ezker Abertzalea 2016ko ira. 30a, 12:46
Duela 41 urte, 1975eko irailaren 27an, hil zituen Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot 'Txiki' zarauztarra, FRAPeko beste hiru kiderekin batera, askatasunaren alde borrokatzeagatik.\ \ Gudari Egunaren harira, 'Txiki' eta Otaegi omentzeko hainbat ekitaldi antolatu ditugu horien senideek eta lagunek. Bihar, zapatua, 12:00etan Angel Otaegiren omenez ekitaldia izango da Nuarben, eta ondoren luntxa izango da. Arratsaldean, aldiz,Txikiren eta Otaegiren omenez ekitaldia egingo da Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita.\ \ Antolatutako egitasmoetan parte hartzera gonbidatzen ditugu Azpeitiko herritar guztiak. \