Abian prozesuko hirugarren batzarra izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ezker Abertzalea 2016ko api. 12a, 09:26
Ostegunean, hilak 14, izango da Abian prozesuko hirugarren batzarra. Hasiera batean data larunbaterako jarrita bazegoen ere, azken orduko aldaketa bat medio, ostegunean izango da, 19:00etan hasita Baigerako aretoan.\ \ Landuko ditugun edukiak II. batzarrean herri eta auzo desberdinetan eztabaidatutakoak izango dira eta eskuragarri dituzue www.ezkerabertzalea.info orrialdean.