Azpeititik Villenako espetxera martxa antolatu dugu otsailaren 20rako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ezker Abertzalea 2016ko urt. 29a, 09:29
Otsailaren 20an Villenako espetxera martxa antolatu dugu, 'Euskal Herria abian presoak etxera!' lemapean.\ \ Martxa hori, ezker abertzalea nazio mailan egiten ari den Abian prozesuaren baitan kokatzen da. Espetxe guztietara egingo dira martxak, baina azpeitiarrak Villenara (Alacant) joango gara, bertan preso dagoen Gotzon Aranburu herritarrari gure elkartasuna adieraztera.\ \ Martxa horien helburua preso, iheslari eta deportatuek Abian prozesuan askatasun guztiz parte hartzeko etxean egon behar dutela aldarrikatzea da. Beraien ekarpena ezinbestekoa baita ezker abertzalea ematen ari den hausnartze eta eztabaida prozesuan, eta baita Euskal Herri aske baten aldeko bidean ere.\ \ Euskal Herria abian, presoak etxera!