Al aguazil....

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien | Artikulua
2008-05-09 12:05

"Al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." Majina bat aldiz abestu diegu kantu hori Tuli, Pastor eta konpainiei. Umetako kontuak dira, bai, baina hain umeak ez ginenekoak ere bai. Aguazil hitza hitzetik hortzera erabiltzen dudala esan zidan lehengoan irratian batek, eta hitz horrek frankismo garaiko pertsonai bat ekartzen ziola burura.

Ez ba. Nire kasuan guztiz kontrakoa gertatzen da. Aguazilak garai bateko udaltzainak ziren, gaina egungoak baino "entrañableagoak". Herrikoak, herritarrekin harreman zuzenagoak zutenak. Errieta egiten zizuten autoa gaizki aparkatuta zenuenean, aldrebeskeria bat eginez gero ere abixua ematen zizuten, eta maniobraren bat gaizki eginez gero kotxeko kapotan "ttak-ttak" jo eta "hori zein den eiñ, e!", esaten zizuten. Astunak ziren, bai, eta askotan multa jarri gabe ezin izaten zenien ihes egin, baina beno, traturako behintzat "familiarragoak" ziren.

Egungoak ez dira aguazilak. Udaltzainak dira, munizipalak. Azpeitiarrak, hiru edo lau bakarrik, beste guztiak nondik etortzen diren arrastorik ez. Autoren bat gaizki aparkatuta dagoela ikusi eta abixua ematen dutenak ia inorrez, eta ixil-ixilik inori ezer galdetu gabe multa jartzen dutenak ia guztiak. Bufff... konparazioak ez dira egokiak izaten, baina "poliziartuta" daudela esango nuke. Fisikoki ere konparatu besterik ez dago: gazteak, gorputz sendokoak eta landutakoa! Tokitan gelditu dira garai bateko txilbor borobildunak... Herrian disziplina bat jartzeko autoritate pixkat behar dela, bale, baina hortik azpeitiar normal baten gainetik daudela sinestea ere... munizipal horietako batek niri iaz esan zidan bezala: "kontra egiten hasten bazara Ertzainei deituko diet, puntuak kenduko dizkizut, eta autoritateari aurre egiteagatik isuna jarriko dizut". Eta hori guztia autoa doblefilan utzi eta une batean denda batetik sartu ertena egin nuelako. En fin...

Denak ez dira berdinak eta ezin dira zaku berean sartu, baina dioss, aguazilen falta dudala onartu behar dut. Oraingoei ere gustura abestuko nieke "al aguazil, al aguazil, hay ke kortarle hay ke kortarle..." baina seguru abestia ezagutu ere ez dutela egiten. Gainera, autoritateari aurre egiteak egun ekar dezaken kostua kontuan hartuta, barrutik kantatuta hobe! 

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia naikuedeu | 2008-05-09 : 13:05

Oso ona estitxu! Aber letzeizuen ta oain aguaziltzat dauzkeuen kuadrilla horrei pixket haiziek jeixte zaizkiyen, badaukebe ta premiye! hiru-lau bat kenduta beste danak hor ibiltzeie kalin kriston haundi ustiekin zein izurrauko

Erabiltzailearen aurpegia larranaga | 2008-05-09 : 14:05

jajajaja oso ona Estitxu!!!
Arrazoi osue dauken, nun die Oriyo bezelako aguazillek??? ta ez oingo Walker Texas usteko hauek. Garbi daona Azpeiti bezelako herri baten lasai lasai lan ein besteik ez ta badauzkebela bazterrak nazkatzeko goguek, nik usteñet hauek trauman bat daukebela o bestela ezten posible.

Estitxu Elduaien | 2008-05-09 : 17:05

neu ere nazka nazka eginda naukate munixipal hauek !!! beti umore txarrez, amenazak, ... multa kentzeko eskatu eta izpiziyoa jun ber orri bat betetzea ( ke total, ez du ezertako baliyo ze gero ez debe multa kentzen ) hasike azkenien, denbora besteik ez da galtzen.


LENGO GARAIKO UDALTZAINAK NAHI DITUGU !

Erabiltzailearen aurpegia axun | 2008-05-09 : 22:05

Lehengo garaiko udaltzainak?
Zein? Herriko gazteak Audientzia Nazionalera bidaltzen zituztenak???
Nere ustez, lehen danetik zeon, onak eta txarrak, oain bezelaxe. Oain eztakit lehendik daudenak ez oteien txarrenak...hiru etortzen zaixkit burura momentun...puf!

Erabiltzailearen aurpegia Ander | 2008-05-10 : 14:05

Munizipaletan leku guztietan bezalaxe, onak eta txarrak. Nik uste dinat kanpotik etorri diren gazte horiek, batzuk behintzat, munizipalaren papela ez dakitela ongi zein den. Bazegon gazte bat, kanpokoa, isunak jartzen amorratua dena, neuri ere jarri baitzitenan. Holakoak urruti ta hobeto, halere pentsatzen dinat edo pentsatu nahi dinat denak ez direla horrelakoak.

Erabiltzailearen aurpegia yeregi | 2008-05-12 : 07:05

Eta ez al zan multa gutxiago egongo, kilometro bat baino ibilbide motxagoak oinez egingo bagenitu?
Herri erdia kaos bat egina dugu eta Udaltzainak multarik ez ipintzeko eskatzen

Erabiltzailearen aurpegia azkotti | 2008-05-12 : 10:05

ieh!! Oso ondo Estitxu egi osue den. haxei, hik esan bezela, "al aguazil,al aguazil..." kantatze gitxonan, baino oingo berri hauei benetan "kortale el pitilin" einbertzikonabe.oiongo autoridade berri honek familiaritate osue galdu din, halare azkottin oindik nahiko ondo, baino urte batzutan ein dinat azpettin lana ta hor bai gauzie majo aldau dala.
bueno aio azkottittik.

Erabiltzailearen aurpegia Tximist | 2008-05-12 : 15:05

Neu're Yeregikin. Herri barruen jendiek kotxe gutxiyo erabil dezagun baliyo bau, jarri ditzabela multak gaxki aparkatzeunai. Ta motorrakin zaratie ateatzebenai're jartze baiobe gaxki ez.
Bide batez, bidegorri gehio jartzie're komeni dala usteñet.

Erabiltzailearen aurpegia Ane | 2008-05-14 : 16:05

Yeregik arrazoi osue dake.Azpeitiar askok kotxeik gabe gutxiyo sentitzeyela emateu. Etxetik 100 metroa daon taberna kafie hartzea jutekore kotxie hartu ber ta gero alde zarrien bizi dan jendie ezin aparkamentue bilauta, kotxiek espaloi gainetan aparkauta...

Erabiltzailearen aurpegia IMB | 2008-05-25 : 19:05

Mungidxe aldien be antzera dabiltzez aguazilek. Lehengoak ez zeurien ezebe itten -harek bai harek sekuleko tripe tzarra aldien-, ta oingo gaztiek multek imintzen abileidxek dire. Ikusku eurrerantzien ze itten deurien, ze alkatiek kotxien gitxiau ibiltzeko aginddutsie, ta kalerik kale gidxau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa