Mahatsik xelebreenak

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien | Artikulua
2008-01-04 15:01

Mahatsarekin anekdotaren bat beti izaten da urte berria estreinatzerakoan. Etxe bakoitzean zeuenak izango dituzue, urteroko xelebrekeriaren bat. Baina aurten askok konpartitu izango genuen bat: San Mameseko irudia, hamar, beatzi, zortzi, .... hiru, bi, bat!.... ETB, ETB, ETB... ta kanpaien arrastorik ez! Mahatsak eskuan, danok elkarri begira eta ze gertatzen zen arrastorik gabe...

Gure etxean lehengusu baten erreflejoek "salbatu" zuten egoera. Mandoa hartu, katez aldatu eta Puerta del Soleko azken bostak entzun genituen. Komekokosa han mahats danak janda eta nik mordoa oraindik mahai gainean. Bakoitzak ahal zuen moduan jan genituen sobrak eta aurrera.

Baina onenak geroko espekulazioa izan dira. Inguruan entzun ditudan hoberenak bildu ditut hemen:

1. ETBkoek protesta egin nahi izan dute, kanpaikadak zuzenean ematen uzten ez dietelako. Protesta ekintza bat izan da. Gainera, are ausartago ibili dira, ze nahita Television Españolara egin dute konexioa inorri ezer esan gabe. (Hau nere familiako batena da, telebista katea lehengusuak aldatu zuela enteratu ez zen batena).

2. Euskal Herriaren egoeraren isla garbia da. ETBko buruen jarrera agerian gelditu da berriro ere: Independentzia eta euskal abertzaletasuna defendatu aho betez, baina gero, denak, Madrilen atzetik jartzen gaituzte. Baita mahatsa jaterakoan ere.

3. Egun horretan lanean ari zena honezkero langabezian da.

Bestelako espekulaziorik?

Urte berri on danoi!

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia arantzazu | 2008-01-07 : 09:01

Gure etxeko kasue:
Amamak: "Españolan betikue ipini zazute etb-n xelebrekei bat eingobe ta".
Amak: "bueno, bueno ama euskeraz ikusi berkodeu ba"
12:00
Amamak: "esate niñan ba nik "
Amak:"bai ama arrazoie zenun hurrengo urtien BETIKUEK ikusikotteu"

Erabiltzailearen aurpegia garola | 2008-01-07 : 19:01

etbkuke azkeneko 7 aitu zin ba

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa