Ito gabe

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2005ko urr. 21a, 21:10

Oraingo honetan Azpeitian kirola egingo ez duenak nahi ez duelako izango da. Hala pentsatu dut www.uztarria.com eta Hitza  ikusita. Hori da hori aukera, derrepentean,  Udalak eskaintzan jarri duena: padela, tenisa, pilatesa, aquagyma… Zerrenda oparoa osatu dutela ezin ukatu behintzat.

Izen dotoreak, bai, baina zer ote diren jakin bai? Batari eta besteari begira hasi naiz ni, eta gutxi gorabehera zer diren asmatu arren, batzuekin zalantza. Aquagymari tankera ona hartu diot eta horri bueltaka hasi naiz. Igerilekuan, aerobic gisako zerbait. Bale. Ulertu dut.

Baina, Azpeitiko ze pistinatan egingo dute? Urak 1,20 metrotara egon behar omen du pistinan kirol hori egiteko. Hala irakurri dut Interneten. Hara. Pistina txikirako gehiegi, eta handirako gutxiegi. Lankideari galdetu diot. Honek esan dit bi pistinetan egiten dela. Andoaingoa da bera.

Eta neure burua kirol berri hori egiten imajinatzen hasi naiz. Buenooooo… pistina txikian metro erdiko ura hortxe-hortxe egongo dela kalkulatu dut. Uretan sartu naiz eta, hara, oraindik metro bat kanpoan gelditzen zaidala ikusi dut. (Metro eta erdi inguru naiz, bai). Hau den hotza hau! Erdi bustita eta erdi kanpoan… hoztu egingo naiz, seguru. Eta ni baino altuagoak direnak are gehiago (bai, eta badakit gehienak ni baino handiagoak direla) Orduan, neoprenozko trajearekin imajinatu dut neure burua, eta inguruko guztiak ere bai. Bestela pulmonia harrapatuko dugu! Kar, kar…

Pistina handira joan naiz gero, eta,  eneee… Juxtu-juxtu ukitzen dut nik han lurra burua kanpoan dudala! Hanka puntetan. Eta aquagym delako hori egiteko ondo jarri beharko ditut oinak lurrean, ez? Orduan summarinismoko tuboarekin imajinatu dut neure burua, aquagym egiten. Eta nire neurriko asko ere bai. Salto gora eta burua kanpora, betaurreko eta guzti. Hanka lurrera eta nire parean tubo bat soilik. Kar kar…

Parrez lehertzen jardun dugu lankideok kontu hori dela eta ez dela. Imajinazioak asko laguntzen du horretan. Baina serio pentsatzen jarrita,  Azpeitiko pistina egokituta al dago kirol berri horiek egiteko? Nahikoa instalazio ba al dago pilates egiteko ere? Aerobic egiteko ditugun tokiak kontuan hartuta