Erniarraitz

 

Apirila da Aste Santuaren altzo

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-04-09 : 11:04

Nahiz eta Gabonetan

ia ginen atzo,

pasa dira urtarril

otsail ta martxo.

Apirila da Aste

Santuaren altzo,

baina pasa ezean

egun hauek mantso,

ez ahal gera ariko

zahartzen azkartxo.

»» Erantzunak: 1 (Motx)

Euzkitze, Sarasua eta Egaña bertso afarian

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-03-24 : 10:03

Gure Erniarraitz Elkartearen 10. urteurreneko bertso-astea bukatzeko, bertso afaria antolatu genuen. Gonbidapena egin genien, ausardia haundiz, hiru lagun eta bertsolari haundiri: Jon Sarasua, Xabier Euzkitze eta Andoni Egaña.

Emaitza, dotorea ...

10 urteko ibilbidea, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-03-22 : 16:03

Aurten 10 urte betetzen ditugula-eta, gure ibilbidea laburtzen duen bideoa prestatu dugu Erniarraitzen. 1999ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren inguruan lagun batzuk elkartu eta gaur egungo Erniarraitz osatzera nola iritsi garen kontatzen ...

Bertso eleganteak, inprimatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-03-21 : 16:03

Aurtengo bertso astearen barruan, elegante egunean, jarritako bertso batzuk kantatzen aritu ginen kalean, trikitilarien laguntzarekin. Han abestutako bertso sortak koadernutxo batean inprimatu eta asteazkenean Enparan Dorretxeko mahai-ingurura etorri zirenei eman ...

Jai egun asko degu jarraian gertuan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-03-16 : 18:03

Jai egun asko degu
jarraian gertuan,
San Jose, aste-santu,
elkarren onduan,
bakar batzuek fin-fin
eliz-errezuan,
gehienak hortik zehar
bidaia santuan,
denok batu gaitezen
amaitutakuan.

BIZI NAHI ETA EZIN

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-03-15 : 19:03

14/03/2010   Ostiralean banatu ziren Neguko Bertsopaper Lehiaketako sariak Beasainen, Usurbe aretoan. A mailan, 18 urtera artekoetan, bi irabazle izan ziren: Amaia Iturrioz "Larunbaten lausoa" lanarengatik eta Eneritz Eizmendi ...

Utikan negu beltza hator udaberri!

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-03-05 : 16:03

Utikan negu beltza

hator udaberri!

Txoriak ari dituk

kantu eta irri.

Nonbait bake-doinua

digu azken berri,

nahiz zenbaitek nahiago

oztopoak jarri,

kukuak aurten behingoz

dezala ekarri.

Erniarraitz Sariketa 2010

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-03-01 : 11:03

ERNIARRAITZ SARIKETA 2010

SAILKAPENA

Azpeitiko eta Azkoitiko kanporaketak jokatu ondoren, hauxe da oraingoz daukagun sailkapena. Zuzenean hiru sailkatzen dira, bat falta da beraz ezagutzea, eta beste hiru puntuazioz. Puntuazioan lehenbizi ...

Denborak egiten du kalte ta mesede

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-02-15 : 10:02

Denborak egiten du
kalte ta mesede,
zazpiehungarrenean
bada hainbat jende
Azpeitiaz poztua
baina hala ere,
uler ditzagun denok
izan hainbat fede,
akatsez ikasteko
diren zazpi mende.

Baldin eta bazabiltz krisiak nazkatuta

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-02-01 : 16:02

Baldin eta bazabiltz
krisiak nazkatuta,
goizero hasten bazaizu
nagusia oihuka,
edo bazabiltz lana
ezin billatuta,
ez zaitela geratu
etxean sartuta,
ta har zazu trago bat
merezi dezu-ta. 

Gotzai berriari

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-01-26 : 13:01

I
Jesus jaio zenetikan
igaro den urte pila
konta izan digutenez,
gutxieneko bi mila.
Hark aldarrikatu arren
pakezko mundu trankila,
geroztik badabilkigu
gerra eta iskanbila.
Zure ikurtzat harturik
Belengo haurtxo ...

Nola bihurtzen ditu denbora maltzurrak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2010-01-15 : 10:01

Nola bihurtzen ditu
denbora maltzurrak,
orduak luze eta
urteak laburrak?
Bere laztan guztiak
ez dira samurrak,
baina bihotz ona du
urteen lapurrak,
berri bat oparitzat
baitakar agurrak.

2010a heldu zaigu bizi

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-12-30 : 11:12

Aurreko urtea ere

joan arren ihesi

2010a

heldu zaigu bizi

Erniarraitz sariketa

daukagu lehenbizi

bertsoari jarraituz

gazte zein nagusi,

ondo pasa eta ahal

bezain ondo bizi!

Santo Tomasak nola hementxe ditugun

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-12-15 : 16:12

Gabonetan kaleak

apain gau ta egun,

baina argiak ipintzen

zertarako jardun.

Santo Tomasak nola

hementxe ditugun,

baserritar jantzita

horrenbeste lagun.

Kaleak geuk umorez

argitu ditzagun.

Txapelen omenezko jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-12-14 : 12:12




Urtero bezala, aurten ere Txapelen omenezko bertso saioa antolatu dugu Erniarraitz elkartekoak. Aurten, gainera, Txapelketa Nagusia bukatu berri, giro ezin hobea izango dugu.

Eguna: abenduaren 18a, ostirala
Ordua: 22:30 ...

Hamabigarrenean sartu gara jada

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-12-02 : 10:12

Hamabigarrenean
sartu gara jada,
ta eguraldi beltz honek
nolako ikara.
Baina halere parranda
ezin degu laga,
Azkoitian San Andres
pasa berria da,
orain Santo Tomasen
zain geratzen gara.

»» Erantzunak: 1 (Motx)

Finalera heldu da txapelketa kasi

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-11-18 : 10:11

Finalera heldu da
txapelketa kasi
jokoa ez ote da
nahikoa nahasi
baina eduki dezan
behar hainbat grazi
apustuak egiten 
nahi genuke hasi
Mila ehuni Txirritak
ezetz irabazi.

Azaroa Azkoitin osatua festez

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-11-06 : 10:11

Azaroa Azkoitin
osatua festez,
lehenbizi danborrada
da hogeitabatez.
Aste bat geroago
San Andres degunez,
trago batzuk edan ta
txorixoa janez.
Festa zale bazera
animatu zaitez.

»» Erantzunak: 1 (gaztie)

Lagun Onak taldea gora ta behera

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-10-14 : 08:10

Lagun Onak taldea
gora ta behera
ibili dugu baina
zikloa bete da.
Guztiok ilusioz
kopa ikustera
joan ginen bai baino
ez galdu aukera
Haruntz hamabostero
joan behar gera.

Auskalo Urriak zer

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2009-10-02 : 17:10

Udaran hartutako
jai eta oporren
ostean Iraileko
aldapa zetorren.
Krisiagatik aurten
inoizko gogorren.
beldur genion hila
pasa dugun arren
auskalo Urriak zer
pendiente dakarren!

»» Erantzunak: 8 (errezildarra, Bartolo, Motx...)

Emaitzak: 263 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14