Erniarraitz

 

Hauteskundeak datoz

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2008-02-15 : 18:02

Hauteskundeak datoz
eta, badakizu,
politikoek hainbat
besarkada, musu.
Ustez polita baina
zoriontsua zu
nahi duzunari edo
gustukoei, aizu,
botoa emateko
aukera baduzu.

»» Erantzunak: 4 (Bartolo, turbix, Motx)

Urteak itxura eskasa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2008-01-31 : 10:01

Urteak hartu digu
itxura eskasa,
langileontzat dakar
beste harri jasa.
Zenbait kontu ulertzen
ez baita erraza,
ehuneko laua omen
inflazio tasa,
eta ogia igo
da hamalau pasa.

»» Erantzunak: 4 (turbix, Igor, Motx)

Danbor hotsak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2008-01-16 : 10:01

Neguko gau luzeak
eta egun motzak,
asko gaixotu ditu
goizetako hotzak.
Nahiz gabonak pasata
hutsik diren poltsak,
urrutira entzuten
dira danbor hotsak,
festak badatoz eta
alaitu bihotzak.

»» Erantzunak: 3 (turbix, Ander, Motx)

Batean gosea ta

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-12-28 : 19:12

Batean gosea ta
bestean gerria
askatasunik eza
tristuraz herria
tamalez betikoa
degula berria
naiz urte zaharra joan
da etorri berria
aldaketa haundirik
ez det igarria.

»» Erantzunak: 5 (turbix, Motx, Bartolo)

Festa, zoriona ta...

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-12-14 : 15:12

Bere bidean doa
abenduko hila,
egunak ilunak ta
gauez argi pila,
festa, zoriona ta
zurikeri mila.
Denok presaka, noski,
baina zeren bila?
Baietz bide beretik
jaio urtarrila.

»» Erantzunak: 20 (Motx, German, xabier, JUANTXO...)

Durangoko azoka

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-11-30 : 18:11

Durangoko azoka
datorren honetan,
ia derrigorrezko
zita degu bertan.
Liburuak erosi
ta etxera bueltan,
nahiz letzeko betarik
ez degun gauetan,
behintzat ondo ematen
dute apaletan.

»» Erantzunak: 3 (Motx, turbix)

Ibarretxe epaitzean

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-11-14 : 12:11

Ibarretxe epaitzean
azaltzen da grina,
ultra eskuindarrak
Frankoren dotrina.
Abertzaleentzako
kartzela gordiña,
ta jarrera golpistei
cava kopa fina...
denontzat ez daukate
arrastrel berdina.

»» Erantzunak: 6 (Motx, Uztarria.eus, JUANTXO, arrataburu...)

Ordua atzeratu

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-10-30 : 15:10

Azaroa heldu ta
ordua atzeratu
mesederako dela
esan dute altu.
Alferrik dira hainbat
arrazoi ta datu,
oilo eta abere
hoiei begiratu,
naturak erlojurik
ez baitu aldatu.

»» Erantzunak: 7 (German, Motx, JUANTXO...)

Nahiz ta aberats gauden

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-10-15 : 10:10

Nahiz ta aberats gauden
intxaur ta hurrian,
demokrazitik gabiltz
nahikoa urrian,
ordaintzen ari gera
guztia urrian.
Ditxosozko pakea
ez dago urrian,
denok barrura goaz
aurtengo Urrian.

»» Erantzunak: 22 (xabier, JUANTXO, Motx...)

Hego-haizea

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-09-28 : 10:09

Hego-haizea doa
zuzen iparrera
fruitu eta hostoak
zuhaitzetan behera.
Eguraldia berriz
berotik hotzera
hotzik ez pasatzeko
hau degu aukera,
manta eta arropa
lodiak atera !!!

»» Erantzunak: 2 (arrataburu, Motx)

Perretxiko zaleak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-09-14 : 11:09

Perretxiko zaleak
pagadiz pagadi,
kolpe onddoari ta
gibelurdinari,
zuhaitz hosto iharrak
lurrera erori,
erori ez direnak
berriz hori-hori,
udazkenan seinale
garbia da hori.

»» Erantzunak: 4 (Motx, arrataburu)

Oporretan arindu

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-08-31 : 20:08

Oporretan arindu
gure diru pilak,
gorputzak nekatuaz
birkargatu pilak.
Irailari begira
aurpegi zurbilak,
itzuli berdintsua
urtero gurpilak;
hori-re ez da txarra
animo! mutilak.

»» Erantzunak: 4 (Ander, kepa, Motx)

Abuztuak 14

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-08-12 : 21:08

Abuztuak 14n
hasera aparta,
ta 18 arte
buila ta zarata.
Musika, jendea ta
juerga galanta,
Andramaixetan ezer
ere ezta falta,
munduko festarikan
onenak dira ta.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

San Inazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-07-29 : 15:07

San Inazioetan
batzuek gaupasa,
beste batzuk nahiago
dute zezen plaza.
Denon nahia lortzea
ez danez erraza,
udalak eskatua
ez da hain eskasa,
al dunak lagundu ta
denok ondo pasa.

»» Erantzunak: 2 (arrataburu, Uztarria.eus)

San Inazio jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-07-16 : 11:07

Uztaileko hilean
geradenez sartu,
festa usai giroan
behar barneratu.
San Inazio jaiei
begira kokatu,
Azpeitiar guztiok
elkartuz ospatu,
ondo pasa zazue
ta gutxi gastatu.

»» Erantzunak: 2 (JUANTXO, Motx)

Udara gertu dago

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-06-28 : 18:06

Udara gertu dago
ekaina da jada,
laster helduko zaigu
sargori bolada.
San Juanetan hasita
badago parada,
herriz herri gozatuz,
parrandaz parranda,
festan ibiliz gero
elkartuko gara.

»» Erantzunak: 10 (Motx, JUANTXO...)

Hauteskundeen saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-06-19 : 14:06

Hauteskundeen saltsan
gabiltz Azpeitian,
uste ez den emaitza
baita agerian.
Irudi desberdinak
gure bekokian,
zer pentsa ematen du
nire iritzian
sinisten ote degun
guk demokrazian.

»» Erantzunak: 7 (JUANTXO, kepa, Motx...)

Kurtso bukaera

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-06-04 : 13:06

Kurtso dena bertsotan
badegu joera,
baina iritsi zaigu
kurtso bukaera.
Hurrena hasi arte
bertsoa kalera,
aste bukaeratan
badago aukera,
inork kanta nahi badu
elkartuko gera.

»» Erantzunak: 1 (Motx)

“MINBIZIA DAUKADALA ESAN DIDATE”

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-05-31 : 15:05

Azkoitian, 2007.5.31Xabier Munibe Ikastolaren XVI. Bertso paper lehiaketa. 1. saria  ( 14-16 urte bitartekoen artean )

 

ENERITZ ARZALLUZ

  “MINBIZIA DAUKADALA ESAN DIDATE”

 

1.-Berria entzun eta sortu zen

nire sentipenen ...

Denon gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-05-29 : 17:05


Fede, Erniarraitzko
kide luzaroan,
ibili izan gaituk
elkarren ondoan.
Orain gure artetik
haizelako joan,
hartu ezak atseden
betirako loan,
bizirik irauteko
guztion gogoan.

Erniarraitz B.E.a

Emaitzak: 263 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10 11 12 13 14