Maiatzaren 6an jokatuko du Erniarraitzek Gipuzkoako Herriartekoko finalerdia

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2017ko api. 27a, 11:35
Otsailean eman zitzaion hasiera Gipuzkoako Herriartekoari eta jada iritsi dira finalerdiak. Lau taldek abestuko dute finalerdietan, eta tartean da Erniarraitz 1 taldea.\ \ Hurrengo larunbatean, maiatzaren 6an, Alegiako frontoian egingo den finalerdian jokatuko du Zizurkil-Asteasuko Karidadeko Benta taldearen aurka. Saio horretan erabakiko da maiatzaren 27an Azpeitian jokatuko den finalera bietako zein talde pasatuko den.\ \ Erniarraiztik Jokin Uranga, Leire Ostolaza eta BeƱat Lizaso arituko dira kantuan, beste taldetik berriz, Unai Mendizabal, Joseba Otaegi eta Haritz Mujika. Gai jartzaile lanak berriz, Gurutze Oiarzabalek eta Igotz Alkortak egingo dituzte.\ \ Saioa 17:30ean hasiko da, eta sarrerak aurrez erosi daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian.