Saio beroa Legazpin, lehertzera iritsi gabe

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko urr. 20a, 20:52
Legazpiko Urbeltz Pilotalekuan jokatu zen larunbat arratsaldean boskarren kanporaketa, jendez lepo eta giro bero-beroarekin, eguraldia bero zegoelako batetik baina baita bertsozaleen bultzadagatik ere.\ \ Ohi bezala hiru bat pankarta ikusi genituen eta gure bi ordezkariei \"Eurre\" emateko eskatzen zieten beren lagunek, eta neurri batean erantzun zutela esan daiteke.\ \ Saioa, oro har, nahiko orekatua izan zen baina ez zen inoiz ere lehertzera iritsi. Denek eman zituzten ale ederrak baina distira berezirik gabe. Agian alerik zorrotzenak punturik gutxien eskuratu zuen Oihana Bartrak berak bota zituen.\ \ Igor Elortza izan zen erregularrena eta ofizioa erakutsi zuen saioan zehar, azkenera eta lan borobilagoak eginez.\ \ Jokin eta Beñaten kasuan, biek egin zuten bertsotan nahiko ongi eta lan guztietan gainera, maila onean, okerrik gabe, eta horrela iritsi dira bigarren fasean kantatzeko aukerak izatera, Beñat ziur eta Jokin aukera handiekin.\ \ Saioko bertsoak entzun nahi dituenak hemen ditu:\ http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-txapelketa.asp?id_evento=11\ \ Legazpikoaz informazio gehiago, aldiz, hemen:\ http://www.bertsozale.com/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia-2013/saioak/legazpi\ \ Hurrengo fasera, sei saioetako irabazleak eta punturik gehien dituzten beste hamabi sartuko dira. Hona hemen orain arteko bost saioetako puntuazioak, eta aukerak dituztenen zerrenda osoa. Oionen irabazleaz gain sailkatu nahi duenak Fredi Paiaren langa gainditu beharko du:\ \ SAIOKO IRABAZLEAK\ \ Agin Laburu 699,50\ Beñat Gaztelumendi 695,50\ Igor Elortza 679,00\ Jon Martin 654,00\ Julio Soto 653,00\ \ PUNTUAZIOAK\ \ Jone Uria 677,00\ Jexux Mari Irazu 666,50\ Alaia Martin 653,00\ Xabier Silveira 652,50\ Unai Agirre 650,50\ Beñat Lizaso 643,00\ Amaia Agirre 642,50\ Nerea Elustondo 639,50\ Jokin Uranga 637,00\ Iñigo Manzisidor “Mantxi” 632,50\ Odei Barroso 632,00\ Fredi Paia 631,50\ \ Informazio eguneratua, http://www.bertsozale.com/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia-2013/sailkapena/kanporaketak helbidean.\ \ Oharra: argazkia, bertsoa.com-eko bideo batetik hartua da. Zortziko txikian batera aritu ziren bi azpeitiarrak. Argazkian, Lizaso kantuan eta Uranga adi.