Bertso afari musikatuan aritu zen Eneritz Arzallus Anoetan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko mar. 13a, 12:43

Erniarriaitz Azkoitia, Azpeitia eta Errezil uztartzen dituen bertso eskola edo bertsozale elkartea bada ere, gure bertsolariak hara eta hona ibiltzen dira sarri. Horren erakusle da bertsoa.com-en argitaratu duten bideoa. Bertan, Eneritz Arzallus errezildarra Oskar Estangarekin Anoetan izan zuen bertso afari musikatuan kantari ageri da. Martxoaren 8an, emakume langilearen nazioarteko egunean izan zen Arzallus Anoetan.

Ikusi, entzun eta gozatu bertsozale!