Izan zirelako gara\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko abe. 20a, 23:57
Joxe Lizaso, Joxe Agirre eta Imanol Lazkano, \"hiru azpeitiarrak\" bezala hain ezagunak bezain estimatuak izan direnei eta Euskal Herrian hainbeste une gozo eskaini dutenei, eskerrak ematea erabaki dugu aurtengo Txapelen Omenezko saioan. Halaxe erabakita geneukan aspalditxotik, eta Joxe Agirreren heriotzaren ondoren ere bere horretan eutsiko diogu saioari eta helburuei.\ \ XX. mendearen bigarren erdian punta-puntako bertsolariak izan dira hirurak. Joxe Lizaso izan zen orduko eliteko bertsolarien gurdira lehenbizi igo zena, Zepai, Txapel, Uztapide, Basarri, Lasarte, Lazkao Txiki, Mitxelena eta abarren gurdira alegia. Bidelagun ezin hobea izan zuten Joxe Agirrek eta Imanol Lazkanok talde horretan leku egiteko. 1950ko hamarkadatik mende honen hasierara arte, 50 urte inguruan, puntako hiru bertsolari izan ditu Azpeitiko herriak bere lekuko bikain.\ \ Bestalde ez genituzke ahaztu nahi Jose Luis Gorrotxategi eta Laxaro Azkune ere. Jose Luis, izatez osintxuarra izan arren, berrogei urtetik gora daramazki Azpeitian bizitzen eta sarritan ibili da, aurrez aipatutako hirukotearekin bertsotan. Laxarok berriz, bertsolariek hain ezinbesteko duten gai jartzailearen lanean ia hogeita hamar urte eginak ditu. Besteak beste, hauek izan zirelako dago gaur egunean bertsoa hain bizirik gure herrian.\ \ Bestetik, aurtengo urtean Imanol Lazkanok bere bertsolari ibilbideari agur esatea erabaki duela aprobetxatuz, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak hauek denak eskertu nahi lituzke aurtengo Txapelen omenezko saioan. Urteko Azpeitiko bertso saio nagusia izango da beraiei eskania. Apal, gure neurrira, beraiek estimatzeko eran.\ \ Abenduaren 23an, igandea, Sanagustin Kulturgunean, 17:30an.\ \ Saioan kantatuko duten bertsolariak, Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Uxue Alberdi izango dira.\ \ Gai-jartzaile: Laxaro Azkune\ \ Antolatzaile Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azpeitiko udalaren eta Sanagustin Kultu-gunearen laguntzaz.\