Bertso trama gaztetxean\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 12a, 22:35
Azken urteetan ohitura bihurtu den bezala, gazte astearen barruan bertso trama egin zen gaztetxean, Erniarraitzen laguntzarekin. Maiatzaren 10ean, osteguna, gaueko 22:15 inguruan hasita. Jende gehiegi hurbildu ez arren, gozatu ederra hartu zuten bertaratu zirenek.\ \ Jokin Uranga eta Fredi Paia izan ziren protagonista, eta Josu Oiarzabal “Xenpelar” aritu zen gidari lanetan. Hasieratik bukaeraraino umorea izan zen nagusi. Hasteko, Xenpelarrek agur bana kantatzeko eskatzean, hiru edo launa bertso kantatu zituzten. Ondoren hasi ziren bertso tramarekin.\ \ Jokin eta Fredi bi ikasleren paperetan sartu zituen, baina gelakideekin ongi konpontzen ez eta biek utzi dute medikuntza ikasketa. Jarraian etorri ziren, etxean gurasoekin liskarrak, etxetik aldegitea, etxe zahar bat okupatzea, droga arazoak, lapurreta, kartzela,..\ Azkenean Xoxoteko aterpetxearen arduradun izaten amaitu zuten arte.\ \ Aurrez azaldu bezala, umorea izan zen nagusi eta ederki uztartu zituzten fikziozko gaiak euren eguneroko bizitzarekin. Tarteka, bertan zituzten lagun eta ezagunei adarra jotzeko baliatuz.\ \ Gazte asteak igandera arte iraungo du, baina bada bailaran beste aukera bat bertsoaz gozatzeko, hurrengo bertso saioa Azkoitian izango da Erniarraitzek antolatuta, maiatzaren 18an, ostirala, gaueko 22:30tik aurrera, Floreagako On Bosko aretoan . Kantatuko duten sei bertsolariak, Beñat Lizaso, Unai Gaztelumendi, Igor Elortza, Eneritz Artetxe, Uxue Alberdi eta Aitor Sarriegi izango dira.\ \ \ \