Hunkitu ninduen bertso sail bati

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko api. 22a, 21:12
Uxue Alberdi bertsolariak, ama izan berri, bere erditzeari bertsoak jarri zizkion Argia aldizkarian ("Erditze baten kronika", 2012-03-25, http://www.argia.com/argia-astekaria/2316/erditze-baten-kronika) eta Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarrak hunkituta erantzun die bertso haiei beste dozena erdi Habanerarekin ("Hunkitu ninduen bertso sail bati", 2012-04-22, http://www.argia.com/argia-astekaria/2319/hunkitu-ninduen-bertso-sail-bati). \ \ Hona ekarri ditugu Lazkanoren bertsoak. \ \ I \ Erditu den ama batek \ kontatu du abentura, \ ezin ahaztu zaio nonbait \ pasatako une hura; \ bere soina lehertzear da \ iztarretan behera ura, \ zirraragarria guztiz \ kontatu duen modura. \ Nahiz eta amarentzako \ bilakatzen den tortura, \ betitik haurrak horrela \ etorri dira mundura; \ ez dago beste biderik \ horrelaxe da natura, \ maiteminaren jolasak \ pasatzen duen faktura. \ \ II \ Jolasaldi polit hartan \ isuritako hazia, \ bederatzi hilabetez \ erraietara josia; \ amagai berri batentzat \ egoera berezia \ soinean ondoeza ta \ patxararen gabezia. \ Hau nola aterako da \ da galdera nagusia, \ gaitzerdi halare ongi \ irteten bada guzia; \ nahiz eta zoriontzeko \ izaten den notizia, \ gozamen ta sufrimendu \ nahasketa da bizia. \ \ III \ Mundura haurrak sortzeko \ dagoen bide bakarrak \ amari ikusarazi \ izan dizkio izarrak. \ Hainbeste estutzen baitu \ bizitzaren atzaparrak, \ galtzen ditu ur ta odol \ mailatzen ditu giharrak. \ Baina amarengan dauden \ neurriz kanpoko indarrak \ gainditzen laguntzen dio \ pasatako une txarrak; \ hain bortizki jaulkitako \ malko eta deiadarrak. \ Ahaztuerazten dizkio \ haurtxoaren irriparrak. \ \ IV \ Nerabezaroko dama \ polit ta pinpirin hari. \ Ilaran badatozkio \ garraztasunak ugari. \ Hala ere tristurarik \ ez zaio inoiz nabari, \ maitasun ta ama sena \ baititu beti gidari. \ Guztiontzat ama dugu \ doan jasotako sari, \ zutik eutsi ohi diona \ sendiko bizi pozari \ nahiz eta geronen ama \ goraipatzen inoiz ari. \ Inork ez daki zenbat zor \ dion norberak amari \ \ V \ Uxue txalotzen dugu \ zuk emaniko pausoa, \ zure haurrari isuriz \ amarengandik jasoa; \ dena ez dezu izango \ erreza ta erosoa, \ baina borondate onak \ gainditzen du arazoa. \ Lehengo maitasun ur ttantta \ orain denez itsasoa, \ beregan jarriko dezu \ zure izate osoa. \ Ziur izango zerala \ ama xamur ta goxoa, \ izenez eta izatez \ egi-egizko usoa. \ \ VI \ Amaren goraipamenak \ lehen ere egin dira sarri, \ aita ere ez daiteke \ senditikan at ezarri; \ badakit asko laguntzen \ diozuela elkarri, \ lan garrantzitsu horretan \ bakoitza da osagarri. \ Ez ahaztu sendia dela \ herriarentzat oinarri, \ oraina eta geroa \ lotzen dituen lokarri; \ haurrak sortzeko makina \ martxan duzuenez jarri, \ herriak behar ditu-ta \ haurtxo gehiago ekarri.