Imanol Lazkanok plazak aurten utziko dituela iragarri du Bertso Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko urt. 30a, 00:01

Imanol Lazkano bertsolariak herriz herriko ibilera aurten utziko duela iragarri du Bertso Egunean egindako saio batean. Lazkanok 60 urte eman ditu plazetan, eta bere buruari "uzteko garaia dek" esan dio, oraindik sasoiko egon arren. "Bertsoa bete eta errimatzea baino gehixeago dela uste duenetakoa izan naiz eta plazan geroz eta gehiago sufritzen det nahiko nukeen hori egiten", aitortu zuen Bertso Eguneko eszenario atzean bertan.

Azken mezu hau eman nahi nuke
jendeak uler dezala
enbor zaharrari geroago ta
zailago zaio ezpala
adina eta nere zentzuak
agintzen didan bezala
herriz-herriko nere jarduna
aurten bukatzen dedala

Gehiago