Bertso eskolan izena emateko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2011ko ira. 16a, 17:09

Azkoitia, Azpeitia eta Errezilen ,hiru herrietako BERTSO ESKOLETAN izena emateko epea zabaldu da.Klaseak urrian hasiko dira eta amaiera berriz, gaztetxoak maiatzaren bukaeran eta helduak ekainean.

Azkoitian motibazio saio egin zen joan zen irailaren 13an, bai Xabier Munibe ikastolan bai, Floreagako Salestartarretan.. Erniarraitzko Eneritz Artetxe eta Nekane Zinkunegi izen ziren saioko gidariak.Ondorioz izenak jaso ondoren irakasleekin adostuko dira aurtengo saioen ordutegiak.Saioak Azkoitiko Kultur Etxean izango dira.

Azkoitian ,Helduen bertso eskolan parte hartu nahi dutenak , Eneritz Artetxerekin jar daitezela harremanetan, honoko mugikorrean : 635007337

Azpeitian ere gaztetxoen bertso eskolak ikastetxeka antolatzen ari dira. Beraz, Ikasberri, Urola eta Iraurgin, bertan eman izenak , bertso munduan murgildu edo jarraitu nahi duzuenok..Helduenean parte hartzeko, Haritz Etxeberria “Mini”rekin edo Jokin Urangarekin jar zaitezte harremanetan.Azken honekin harremanetan jartzeko deitu: 615700766

Azkenik Errezilen bertako herri eskolan horren berri izango duzue, baita bertan izena emateko aukera ere.

Iaz gaztexo mailan 6 talde osatu ziren eta helduen mailan 3, aurten ez gara ba gutxiago izango!Bertsozaletzeko zalantza baduzu ,hurbil gure gunetara, familia handitzeko asmotan gabiltza eta.Lagun artea, giro jatorra eta alaitasuna ez dira faltako.