Erniarraitzko Bertso Eskolen Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2011ko eka. 23a, 00:06

Joan zen larunbatean hilak 18 , arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara,Azkoitiko, Errezilgo eta Azpeitiko kideak bildu ziren ,Mini,Xenpelar, Silvia Etxaniz, Eneritz Arzallus eta Eneritz Artetxe,bertsolariekin eta Ixabel Jauregi eta Mailu Irizar irakasleekin.

Topaketan parte hartu zutenak Etxanizen hitzei adi

Lehenbizi eskola bakoitzak bere ekitaldia eskaini zuen, Elkargunean.Zuzenean, eguraldi ona zegoenez, Trenbideko Zumardira joan ziren ,bertso giroko “Altxorraren bila”jokuan talde giroan parte hartzera.Ondoren askari gozoaz dastatzeko aukera izan zuten txiki eta handik.Saioari bukaera emateko bertso eta txisteen txanda izan zuten.

Jolasean ikasten da ikasten jolasean.

Topaketa honen helburua hiru herritako bertso eskoletako kideak elkar ezagutu, eta bertsozaletasunaz gozatzea da.Bete betean asmatu eta bete zena.