Aldaketak martxoaren 27ko Bertsolarien Trama jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2011ko mar. 23a, 15:03


Lehenbiziko aldaketa Unai Iturriagak ezin zuelako gertatu zen eta haren lekuan Andoni Egaña dugu hitz emana. Orain azken orduan Igor Elortzari ere ezina gertatu zaio eta bere lekuan Amets Arzallus lotu dugu, baina larri ibiliko da jaialdia jarrita dugun ordurako iristen. Beraz, jaialdia ordu erdiz atzeratzea erabaki dugu eta 18:30etan izango da 18:00etan izan beharrean.

Jaialdian, beraz, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Jon Maiak eta Amets Arzallusek kantatuko dute Erniarraitz Bertso Eskolak proposatutako tramaren harira.