Bertso jolasak gaztetxoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2011ko mar. 22a, 00:03

San Jose egunean, Azkoitiko Elkargunean gaztetxoentzat bertso-jolasak izan ziren aurtengo Udaberriko Bertsoaldiaren barruan.

Bertso jolasean parte hartu zuten gaztetxoak (Ikusi argazkia tamaina haundiagoan)

Kanporaketa sistema BERTSO-PARRANDAKOAREN antzera izan zen. Binaka lehiatu eta irabazleak aurrera , ondoren berriro ere binaka lehiatu eta irabazleak aurrera, azkenean bi talde gelditu arte. Hauek finala jokatuko zuten

20 talde( 3 kidekoak) apuntatu ziren .Bertsolariak: Jokin Uranga, Ministro, Xenpelar eta Eneritz Artetxe.

Lanak lau fasetan eman ziren aurrera.

  • 1. FASEA (lau froga)
    • Hitz bat jarri eta minutu batean zeinek errima gehiago asmatu.
    • Bertsolaritzari buruzko 10-15 esaldi jarri eta bakoitzaren ondoan egia edo gezurra den jarri
    • Potokumeak. Bertsoa idatzirik eman eta oinak toki egokian jarri
    • Kopla baten 2. puntua eman eta beraiek lehenengo puntua asmatu.
  • 2. FASEA (lau froga)
    • Definizioak emanda hitzak asmatu (errimatzen duten hitzak).
    • Eroglifikoak (bertsolarien izenak) Paper batean 6 eroglifiko eman
    • Potokumeak. Bertsoa eman, 6 oin jarri aukeran eta bertsoa osatu
    • Zortziko txikin baten 3 puntu eman eta beraiek lehenengo puntua asmatu.
  • FASEA (lau froga)
    • Errimaz osatutako 5 zerrenda eman (bakoitzean pare bat errima desegoki sartu eta zeintzuk diren asmatu behar dute)
    • Bertsolariek bertso bat abestu (bat-batean) eta zer bertso klase den asmatu behar dute (zortziko txikia, handia, kopla, hamarrekoa…)
    • Bertsolariek bertsoak abestu. Bigarren puntutik aurrera oina isildu. Beraiek paperean idatzi, bere ustez zein hitz beharko luken.
    • Zortziko txiki baten 2 puntu eman eta beraiek lehenengo 2 puntuak asmatu.
  • 4. FASEA (lau froga) 2 talde . Finala
    • Bertsolari bati buruzko datuak bertsotan eman, bien bitartean argazkia jarri eta zein den asmatu.
    • Bertso bateko puntuak desordenatuta eman, ordenatu eta beraiek abestu.
    • Bertsolariek bertsoak abestu. Bigarren puntutik aurrera oina isildu. Beraiek paperean idatzi, bere ustez zein hitz beharko luken.
    • Zortziko txiki baten azken puntu bat eman eta beraiek lehenengo 3 puntuak asmatu.
(Ikusi argazkia tamaina haundiagoan)

Saioak pare bat orduko iraupena izan zuen, Ministroen agindupean egon zen ordupeko frogen martxa, eta lehia bizia piztu zen 11 eta 13 urte bitarteko gaztetxoen artean, kanporatu ahala gozokiak jaso eta batzuk ikusle geratu ziren kideak animatzen.Azken buruz burukoa, bertsolaritzan edozein saiotan bezala oso estua izan zen , ikastolatik mutil talde bat eta Floreagako salestarretik neskena, lehen hiru frogetan berdinean zeuden, azkena izan zen erabakiorra, azken puntua eman eta zortzikoaren lehen hiruak asmatzean.Irabazleek jaso zuten Mainontzi bertso joku kaxa, baina inor ez zen joan esku hutsik.