Udaberriko bertsoaldia 2011

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2011ko mar. 17a, 01:03

Udaberriko bertsoaldia 2011, kartela

Bertso Astea antolatu izan dugu azken urteotan (2009, 2007...) eta, aurten izena aldatu diogu: Udaberriko Bertsoaldia antolatu dugu. Ez da Astea izango, ez da denboraz horren kontzentratutako egitaraua izango, baina helburua berdina dugu: bertsoaren ingurukoak bizitzea.

Joango gara, ekimenak pasa ahala haien berri ematen baina, badakizue: gonbidatuta zaudete!

Egitaraua

  • Martxoak 17, osteguna
  • Martxoak 18, ostirala
    • 22:00. Piano bat bertsotan emanaldia eskainiko dute azkeneko aldiz Jagoba Astiazaranek, Ainhoa Ansak eta Beñat Gaztelumendik, Sanagustin kulturgunean. Kafe kantaldia izango da, kafea eta pastak eskainiko baitituzte emanaldian zehar.
  • Martxoak 19, larunbata
    • 17:00. Gaztetxoentzako bertso-jolasak izango dira Azkoitiko Elkargunean.
  • Martxoak 25, ostirala
    • 20:30. Bertso-afari desafioa izango da Errezilen, Letea Jatetxean. Errezil Azpeitiaren kontra. Errezilgo taldean Joan Joxe Eizmendi Loidisaletxe, Nekane Zinkunegi eta Eneritz Arzallus ariko dira; Azpeitiko taldean, berriz, Beñat Lizaso, Aritz Etxeberria Ministro eta Josu Oiartzabal Xenpelar bertsolariak.
  • Martxoak 27, igandea
    • 18:00. Bertso-trama izango da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bertsolariak Jon Maia, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio izango dira. Tramagile lanetan, Erniarraitz Bertso Eskolako kideak ariko dira.

Bota bertsoa

Gogoratu, bestalde, bota bertsoa lehiaketa ere abian dela Udaberriko Bertsoaldi honen barruan. Zuen bertsoak espero ditugu!