Biribilguneari 3 bertso

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2011ko ots. 16a, 16:02

Lehiaketa jarri dugu abian aurtengo bertso astea dela-eta (bertso asteaz informazio gehiago datozen egunetan izango duzue).

  • Gaia: biribilgunea
  • Neurri eta doinu librean
  • Bertso kopurua: 3
  • Bidali erniarraitz@hotmail.com-era edo utzi tabernetan jarri ditugun ontzitxoetan.
  • Azken eguna, martxoaren 20a

Sariak

Irabazleak Errezilgo Letea jatetxean afaria eskuratuko du eta, bigarrenak, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako DVDa eta liburua irabaziko ditu. Goiko argazkian, tabernetan jarri dituzten itxulapikoetako bat.