Bertso Parranda 2010

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2010ko urr. 20a, 17:10


2008ko Bertso Parrandako saio bat

Sarrera

Martxan  da aurten 5. aldiz Bertso Parranda. Hasieratik bertatik nahi izan genuen bailarara zabaltzea, eta hala bailarako tabernetan ere izaten dira saioak, baita aurten ere. Aurtengoak izango ditu aldaketa batzuk, baina oro har berdintsua izango da, ordubete inguruko saioak izango dira.

Taldeak

  • HATXE: Haritz, Txibilter, Etxaniz
  • AZPIJO: Azpillaga, Pio, Joxin
  • JOXUBE: Joseba, Xubi, BeƱat
  • MAN: Ministro, Ander, Nekane
  • EAR: Erreiru, Agite, Ruben
  • XELA: Xenpelar, Leire, Arkaitz
  • JOARE: Jokin, Arzallus, Eizmendi
  • SEI: Silvia, Eneritz A., Izaro

Lanak

Honela izango dira, kanporaketan gutxienez, egin beharreko lanak:

  • Hasierako agurra/k prestatuta ekarriko du/te taldeek, eta puntuagarria izango da.
  • Ondoren talde bakoitzeko hiru bertsolariak ofiziotan neurtuko dira, adosten duten neurrian, beste taldekoekin.
  • Jarraian, talde bakoitzeko bana, elkarrekin errima ariketan. Batek bertsoa hasi eta lehen puntua amaitzen duenaren errimak emango dizkio besteak, eta horiekin joango da bertsoa osatzen. Gai librean eta lau bertso osatu arte.
  • Talde bakoitzeko beste bana neurtuko dira puntutan gaia emanda.
  • Talde bakoitzeko hirugarrenarentzat zortzi oineko sorta bana izango da, berak nahi duen neurriko bertsoa osa dezan
  • Azkenik talde bakoitzak egingo du bere saioa koplatan gaia emanda.

Epaia

Epaitzeko ere formula aldatu da: Erniarraitzek jarriko ditu bi epaile, eta entzuleek ere emango dute beren botoa. Epaileen artean berdinketarik balego ere.

Saioak

Lekua                   Taldeak                               Eguna                   Ordua

Kanporaketak:

Orkatz                  EAR / MAN                         Azaroak 5            23:00etan

Etxe-Aitz            AZPIJO / XELA                   Azaroak 12         23:00etan

Txarrantxa              JOXUBE / JOARE                Azaroak 19         23:00etan

Jim Clark              HATXE / SEI                        Azaroak 26         23:00etan

            Finalerdiak:

            Errezil                   (Orkatz / Txarrantxa)             Abenduak 3       22.30etan

            Zurt                       (Etxe-Aitz / Jin Clark)           Abenduak 10     23:00etan

             Finala:

             Gaztetxean            (Errezil / Zurt)                       Abenduak 30     23:00etan