Bertso Parrandako finala: Aure eta Zapio

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2008ko abe. 22a, 23:12

2008ko Bertso Parranda iritsi da bere azkenera: finala baino ez da geratzen. Eta, final horretan Aure eta Zapio taldeak arituko dira nor baino nor.

Gonbidatuta zaudete zuek guztiok festa honekin gozatzera!

Noiz: abenduak 30, asteartea
Ordua: gaueko 23:00etan
Non: Azpeitiko gaztetxean
Nor: Aure eta Zapio

Zapio: Izaro Zinkunegi, Egoitz Alkorta eta Jokin Sudupe

Aure: Eneritz Arzallus, Silvia Etxaniz eta Jokin Uranga.