Herri bati 'Gora!' piloak

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2024ko ots. 9a, 13:23
(Ilustrazioa: Enok)

Bostehun herritar baino gehiago pasatu dira bihar eguerdian amaituko den Herri baten korapiloak erakusketako alfonbra gorritik, eskerrik asko banan-banan denoi!

Sokamutour gidatuak batzuekin eta lotsamuturrik gabe besteekin, sokamuturboaren etorkizunaz berriketan jarduteko espazio bat ireki da freskagarri energetiko ahaldunen artean Betharram erakusketa aretoan bi aste hauetan. Irritik herriaz; gutaz, jendarteaz eta belaunaldi berrietaz, festa ereduaz hitz egiteko eta bozkatzeko aukera ere izan dute zezentzaileek zein besteek, hautetsontzia bete-beteta geratu den arte, bejondeizuela!

Ondo-ondo pasatu karnabalak eta kontuz sokamuturrarekin, kultura baita.