Ahate-pasa

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2017ko aza. 8a, 14:30
Eta, bat-batean, ahateek ibaia gurutzatu dute. Atzoko ogi zatiek segundo gutxi iraun dute ur gainean. Azkarrak dira lumadun hilezkor hauek, eta ugalduz doazela dirudi, aurreko astean ez zeuden hainbeste. Denbora-pasa dibertigarria ahateei jaten ematea, ahatepasa polita seme-alaba edota bilobekin Urolako ibaiertzera gerturatzea eta ahateak elikatzea. Arratoi karraskariak arretaz daude. Uztarriaren azaroko zenbakirako eginiko irudia.