7.937m eta 16mm-ko ametsa

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2017ko urr. 6a, 13:09
Herri oso bat amets baten parte izatea lortu zuen 1986an eta herri oso bat amets hori berreskuratu eta dokumental modura gauzatzen parte izatea lortu nahi da 2017an. Annapurna II-ko gailurra (7.937m) zen ametsa orduan, herritar haiek egindako balentria hura lau haizetara zabaltzea da gaurkoa.\ \ Joan ziren: Joxe Urbieta 'Takolo', Josu Bereziartua, Jabier Maiz eta Pako San Sebastian mendizaleak, Agustin Arenas eta Agustin Madrazo dokumentalaren arduradunak, Bixente Arrue itzultzaile lanak egingo zituena eta Jose Mari Azpiazu guztia antolatzeaz arduratu zena. Hiru hilabetez egon ziren han eta ez zuten gaina egitea lortu. Bidaia hura 16mm-ko kamera batekin grabatu zuten eta 30 urte luzez filmotekaren artxibategian egon da gordeta negatiboan, ahaztuta.\ \ Baina gertaturiko hura osotasunean jasota gera dadin, berriro mendizaleak bildu nahi dira beste dokumental bat egin eta espedizioan joan aurreko egoera, herriko giroa eta egindako lana islatu asmoz, hura guztia posible egin zuen testuingurua jasotzeko. 18 egun falta dira 10.000 euroko gailurrera iristeko. Goteo.org atarian argibide gehiago.\ \