Kontuz! Obrak

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2015ko eka. 30a, 15:25
Gustora dira Azpeitiko obra jarraitzaileen elkartekoak herriko panorama ikusita, badelako hormigoia eta garabia bazterretan. Horregatik, elkartekideak bisita gidatuak prestatzekotan dira egun eguzkitsu hauetarako. \"Kaskoa ez, baina urez betetako kantinplora bat eramatea\" gomendatzen dute antolatzaileek obrak ikustera joatekotan. Proposaturiko bisitaguneak, hauek:\ \ - Enparantza Nagusia eta Goiko kaleko zorua.\ - Kiosko eraberrituaren muntaia.\ - Berdura plaza.\ - Alberdi etxearen ondoko eraikinaren eraisketa.\ - Igerileku berrrituko aterpea.\ - Agirre auzoko espaloia.\ - Loiolako turismo bulego berria.\ - ...