'Erradikalak gara' antzezlana eskainiko dute Emakumeen Txokoan, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko aza. 20a, 10:07
Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariaren eta Ane Labaka bertsolariaren 'Erradikalak gara' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da hilaren 22an, 18:00etan, Emakumeen txokoan. \ \ Protagonistei erradikalak direla esaten diete, eta \"nahi eta behar baino gutxiago\" pentsatzen dute beraiek. Maletak kontraesanez beteta dakartzate, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko dira, umorez, erroetara iritsi nahian. \"Erradikalak gara\" esango diete ikus-entzuleei, eta \"nahi eta behar baino gutxiago\" pentsatuko dute bertaratzen direnek.