'El nunca me pego' dokumentalaz solasaldia izango da urriaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko urr. 10a, 16:49
'El nunca me pego' dokumentalaz hizketan ariko da lan horren egile Irantzu Varela datorren asteazkenean, hilaren 18an, Emakumeen Txokoan, 18:00etan hasita. \ \ Dokumentalean hiru emakumek beren \"maitasun\" historietan bizitako indarkeria psikologikoa kontatzen dute, eta Varelak indarkeria bihur daitekeen maitasun hori izango du hizpide saioan. Izan ere, maitatzeak ez dauka zer ikusirik pertsona baten gainean boterea izatearekin.