Artestura Feministak lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko uzt. 7a, 13:00
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak antolatu duen Artestura FeministakK lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaitugu. \ \ Lehiaketa honen helburua emakumeen sormena eta produkzio artistiko-feminista bultatzea da, artista emakumeak ikusgarri egin, aintzat hartu eta haien lanak ezagutzera emateko. Horrekin batera, lehiaketan aurkezten diren lanekin \'Artestura Feministak\' erakusketa ibiltaria egingo da, sarea osatzen duten Emakumeen Etxe guztietatik pasako dena. \ \ Lehiaketan EAEan bizi diren 18 urtetik gorako emakumeek parte hartu dezakete. \ 400 euroko 8 sari eta 200 euroko 8 aipamen berezi emango dira. \ Lanak aurkezteko epea irailaren 29an bukatuko da. \ Lanak Emakumeen Txokoan aurkeztu ahal izango dira ohiko ordutegian. \ \ Lehiaketaren oinarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Azpeitiko Emakumeen Txokoan aurkituko gaituzu. \ \ Emaila: emakumetxokoa@azpeitia.eus \ Telefonoa: 943 15 70 55 \ \ Zure zain izango gara! Animatu parte hartzera!