Koadernaketa tailerraren lehen saioa zapatuan izango da Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko urt. 31a, 18:42
Tapa gogordun agenda estiloko koadernoak josten ikasteko tailerra da honakoa. Norbere gustura diseinatu eta erabili daitezkeen liburuak egingo ditugu bertan (eguneroko edo zirriborro-koaderno gisa, esaterako), eta koadernaketaren artearekin zeharka lotzen diren beste jarduera batzuk ezagutzeko aukera ere izango da. Tailerrean garrantzia emango diogu materialak ezagutu, eskuartean erabili eta eraldatzeari.\ \ Tailerra doan izango da. Izen-ematea, berriz, Udaleko Parekidetasun sailean edota Emakumeen Txokoan egin daiteke, otsailaren 3a bitartean.\ \ Gidaria: Leire Arenas Belamendia \ Iraupena: 9 ordu (tailerra doan izango da) \ Egunak: otsailak 4, 11 eta 18, larunbatetan. \ Ordutegia: 10:30etik 13:30era. \ Hizkuntza: euskara.