Mujeres al cuadrado elkartekoak Emakumeen Txokoan izango dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko aza. 24a, 09:19
Gaur, azaroak 24, arratsaldean gonbidatu bereziak izango dira Emakumeen Txokoan. Mujeres al cuadrado Eibarko elkarteko kideak gonbidatu ditugu, indarkeria matxistari aurre egindako emakumeen osatzeari eta erreparazioari buruz hitz egin diezaguten. Solasaldia 19:00etan hasiko da, Emakumeen Txokoan. \ \ Mujeres al cuadrado elkartearen helburua indarkeri fisiko eta psikologikoa jasan duten emakumeei laguntza ematea da. Emakume ausartak dira, indarkeria matxistari aurre egin diotenak, eta esperientzia pertsonal horretatik abiatuta, jasandako min eta kaltearen osatze eta erreparazio prozesuaren bidean, ezinbestekoak diren tresna eta elementuei buruz hitz egingo dute gaurko solasaldian. \ \ Hitzaldia, Emakumeen Mahaia eta Azpeitiko Udalak antolatu dute azaroaren 25aren, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren, harira.