'Izena eta izana ezbaian' hitzaldi-tailerra izango da asteazkenean, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko aza. 14a, 09:59
Ba al dute izenek eraginik gure izanean? Zein arrazoik mugitzen gaituzte izenak aukeratzeko momentuan?\ Eta zer dio egungo legediak? Zertara behartzen gaitu? Zeintzuk dira izenen aukeratze kontzientea egiteko estrategiak ikuspegi feminista batetik begiratuta?\ \ Galdera horiei erantzuteko aukera eskainiko du Emakumeen Txokoan izango den 'Izena eta izana ezbaian' hitzaldi-tailerrak. Emagin elkarteko Saioa Iraolak eskainiko du saioa, eta asteazkenean, azaroaren 16an, izango da, 19:00etan hasita.\ \ Emakumeen Mahaia eta Azpeitiko Udalak antolatu dute hitzaldia.