Koadernaketa tailerra egingo dute Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko urr. 26a, 11:08
Azpeitiko Udalak eta Emakumeen Mahaiak tailer berri bat antolatu dute, koadernaketa tailerra, hain zuzen. Koadernaketa estilo ezberdinen artean ezaguna den Kopto estiloko koadernoak josten ikasteko tailerra izango da, eta bakoitzak bere gustura diseinatutako agenda, eguneroko edota zirriborro-koaderno gisa erabil daitezken liburuak egingo dira bertan. \ \ Joskera jakin bat erakutsiko den arren, moldetik kanpo irudimenak ematen duen beste lantxoak egiteko aukera izango da. Tailerrak teoriko praktikoa izango da, baina batez ere garrantzia emango zaio materialak ezagutu, eskuartean erabili eta eraldatzeari.\ \ Tailerra emakume zein gizonei irekita dago, eta doan izango da. Oinarrizko materiala bertan egongo da. Oihal, paper, hari, nahiz beste material pertsonal, berezi edo ezberdinak norberak emana beharko ditu.\ \ Irakaslea: Leire Arenas azpeitiarra izango da, eta ikastaroak guztira 5 orduko iraupena izango du. Azaroaren 5ean eta 12an egingo dituzte saioak, 10:30etik 13:00etara, Emakumeen Txokoan. Izen-ematea Udaleko Parekidetasun Sailean edota Emakumeen Txokoan egin behar da, azaroaren 3a baino lehen.