Euskal estatu feministaz hitzaldia izango da ekainaren 1ean, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko mai. 25a, 10:02
Independentzia nondik eta nola? Feminismotik eta federala.\ \ Ekainaren 5ean Hitzartuk independentziaren inguruan egingo duen herri galdeketaren harira, hitzaldia antolatu du Azpeitiko Emakumeen Mahaiak. Ekainaren 1ean, asteazkena, izango da hitzaldia, Emakumeen Txokoan. Proposatzen dizuegun hitzaldi honekin, emantzipazio eta burujabetza materialaz, lurraldekako botereaz eta estatu feministaren helburuez hitz egiteko tarte bat hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.\ \ Hizlaria Jule Goikoetxea izango da, Filosofian Doktorea eta EHUko Politika Zientzietako irakaslea. Emakumeen Mahaiak antolatu du solasaldia, Hitzartuk ekainaren 5ean egingo duen herri galdeketa babesteko.