Euskal Herrian, askotarikoak izan dira pertsonen izenak bildu dituzten zerrendak. Izendegi ezberdinak egon dira, eta garai eta ideologia desberdinen arabera aldatuz eta tokian tokiko errealitatera egokituz joan dira.\
\
Orain, Emagin elkarteak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak, elkarlanean, 'Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa' sortu dute, pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen garrantzia jendarteratzeko eta gogoeta pizteko.\
\
Gida praktiko hori dagoeneko eskuragarri dago Emakumeen Txokoan, 3 euroren truke.