Azaroaren 25aren bueltako egitasmoak

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2015ko aza. 21a, 11:25
\ Hona hemen, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren (azaroak 25) inguruan izango diren ekimenak:\ \ * Azaroak 24, 18:00etan: 'Azpeitia Emakumeen Begietatik' ibilaldia, Emakumeen Txokotik hasita.\ \ Nola ikusten dugu gure herria? Emakumeen begietatik ikusita nolako herria da? Konfidantzaz ibili gaitezke bere kaleetatik? Hobetu daitezkeen guneak ba al ditu? Gure herritik zehar egitea proposatzen dizuegun ibilaldi honetan, guzti honetaz aritzeko aukera izango dugu. Gure proposamenak egiteko aukera izango dugu.\ \ Emakumeen Mahaiaren ekimenez antolatua.\ \ * Azaroak 25, 19:00etan: 'Hau ez da gure bakea' lelopean, elkarretaratzea plazan.\ Bilgune Feministak egiten duen deialdiari jarraituz, goazen denok emakumeenganako indarkeria salatzera!\ \ *Azaroak 25, 19:30ean: Haize Berria, Genero indarkeria jasandako emakumeen elkarteko bi kideren eskutik Hitzaldia, Emakumeen Txokoan.\ \ 'El orden de las cosas' film laburra ikusteko aukera izango dugu, eta ondorengo solasaldian, beraien esperientzia kontatuko digute.\ \ Emakumeen Mahaiaren ekimenez antolatua.\ \ *Azaroak 27, 18:00etan: 'Eguzkilore' antzerkia, Hortzaka taldearekin, Gaztelekuan.\ Gazteria Sailetik antolatutako ekimena.